IDAZTEA badela gibelera begiratzea.
Burua bueltatzea. Begirada antzaldatzea.
Idaztea bada egunero leihoak parez-pare
irekitzeko ariketa sanoa.
Sarna kanpora, ona barnera.
Idatziz, bizitzaren akustika
lerroz-lerro sintonizatzen dugu.
Idazketan, bizi gara.
Bizitza, jetzitako esne freskoaren gisan
eskuak bustitzeraino
isurtzen zaigu.
«Larretxearen erreferentzia eta heldulekurik gabeko hausnarketa atenporalak, errepikapenaren puruz, musika antzeko bat bihurtzen dira, letania bat ez dena zertan literalki ulertu. Horrek ahalbidetzen dio hats luzeko poemei arazorik gabe eustea, ideia batetik bestera modu lokabean salto egitea. Horrek bihurtzen du «Batzuen ametsak bertzeen zelai zulatuak dira» interesgarri eta gustagarri. Ez dut esan bihotz-hunkigarri, ezta zirraragarri. Baina liburu honek badauka atrebentzia, eta konpromiso bat agertzen du poesiarekin. Poesia bada hitzei esanaraztea orain arte esan ez dutena –ordena aldatuz, esanahia sublimatuz–, hau poesia da.»
Igor Estankona
«Idazlea Nafarroakoa da, Baztanekoa hain zuzen ere. Bizi, ordea, Madrilen bizi da. Eta bere bizitza pribatuari dagokion datu hau poemetan planteatzen duen jarreraren adibidea izan daiteke, poesia gizakiengan ezinbestekoak diren kontraesan eta paradoxen gainean eraikitzen baitu. Izan ere, idazleak ezin du gizakien existentzia ulertu, gizakia bera murgildurik aurkitzen den kontraesan horiek aditu gabe. Identitatearen arazoarekin ager daiteke paradoxa hau, norberaren identitatea aurkitzeko askotan erroei loturik gaituzten hariak moztu behar baitira. Erroak, beraz, norberaren identitatea indartzeko baliagarriak izan beharrean, identitate hori garatzeko oztopo suerta daitezke pentsatzen den baino gehiagotan. Antzeko gauza bat gertatzen da memoriarekin. Memoria derrigorrezkoa begitantzen zaio poema hauetako subjektu poetikoari, memoria horrekin kito egiteko baino ez bada ere. Kontraesan eta paradoxa hauek beste gai batzuetan ere agertzen dira, adibidez erru-sentimenduan edota historia kolektiboan. Testuak antolatzeko baliabideak direla-eta, oso nabarmena da Larretxeak adierazpide hanpatuetarako duen joera, barrokoa baita oso.»
Javier Rojo
Batzuen ametsak bertzeen zelai zulatuak dira liburuaren aurkezpena
Karrikiri liburudendan (2018/09/28)
Batzuen ametsak bertzeen zelai zulatuak dira hedabideetan
Miren Mindegiaren artikulua Diario de Noticias egunkarian (2018/09/29)
Nerea Altzurirekin Xorroxin irratian (2018/10/01)
Xaloa Telebistan (2018/10/08)
Ane Eslavaren artikulua Berria egunkarian (2018/10/18)
Leire Palaciosekin Bizkaia Irratiko «Irakurrieran» saioan (2018/11)
Yolanda Mendiolarekin ETB-ko «Artefaktua» saioan (2019/11/19)
Batzuen ametsak bertzeen zelai zulatuak dira liburuaren erreseinak
Javier Rojo El Correo egunkarian (2018/11/17)
Igor Estankona Argia aldizkarian (2019/01/27)
Batzuen ametsak bertzeen zelai zulatuak dira sarean
| Batzuen ametsak
bertzeen zelai zulatuak dira | @hasierl + @znegrin miraz landutakoak konpartitzen@Pamielaetxea @tobaccodays pic.twitter.com/2L9QcPQs0m— Leire Palacios Egiguren (@AnnieSdelMono) December 1, 2018
Hasier Larretxea-ren "Batzuen ametsak bertzeen zelai zulatuak dira" liburua @argia-ren #gomendioa https://t.co/Zi4rAjw7fy eta #liburutegietan https://t.co/iCQMTwU2nG pic.twitter.com/aciE9NWQqF
— Sutegi Liburutegia (@usurbib) January 24, 2019
Batzuen ametsak bertzeen zelai zulatuak dira pic.twitter.com/UKrAz5r622
— Garoa Kultur Lab (@egaroa) December 1, 2018
⚡️ hau ez da gabonetako azoka bat ⚡️
prest dago!
gogoratu 13:00an @hasierl eta @znegrin ek “Batzuen ametsak bertzeen zelai zulatuak dira” aurkeztuko dutela pic.twitter.com/FVzCjAASVW— Tobacco Days (@tobaccodays) December 1, 2018
#agenda Hasier Larretxeak Batzuen ametsak bertzeen zelai zulatuak dira (Pamiela) poema irakurketa musikatua egingo du bihar eguerdiko 13:00ean Donostiako Tobacco Days liburudendan.https://t.co/Ck2fmroqp6https://t.co/hFxNPYU74K@Pamielaetxea @hasierl @tobaccodays
— Hitzen Uberan (@hitzenuberan) November 30, 2018
Bueno, bueno, bueno
urtea elegante amaitzea erabaki dugu @hasierl , @znegrin eta ni neuk.
Hasierrek "Batzuen ametsak bertzeen zelai zulatuak dira" poema liburua kaleratu berri du @Pamielaetxea rekin eta noski hau ospatu beharra dago.
Nola? hurrengo tuitean azalpena 👀 pic.twitter.com/qBOHMfnQY9— Tobacco Days (@tobaccodays) November 22, 2018
“Aldeek osotasun bat dute lerrokatzen.
Iparrik gabe ez baitago galtzerik.
Lurrik gabe, etzaterik.
Arnasik gabe, igurikatzerik.Eroritako guzti horiek mantentzen gaituzte zutik.”
“Batzuen ametsak bertzeen zelai zulatuak dira” (@Pamielaetxea , 2018). pic.twitter.com/OK5uqgLWTg
— Hasier Larretxea (@hasierl) November 1, 2018
Zeinen gustora ibili naizen @AnnieSdelMono-rekin @Bizkaiairratia-ko "Irakurriera saioan" "Batzuen ametsak bertzeen zelai zulatuak dira" (@Pamielaetxea ) poesia liburuaren nondik norakoen inguruan: https://t.co/ZvPZswAOeo…/Hasier+Larretxea+Irak…/10949 pic.twitter.com/fLCbuzksyK
— Hasier Larretxea (@hasierl) October 31, 2018
"Batzuen ametsak bertzeen zelai zulatuak dira", Hasier Larretxearen (@hasierl) poesia liburu berria, @Pamielaetxearen eskutik. Fitxa, hemen https://t.co/J6M1ZOm6uy pic.twitter.com/Yly0Vot0hG
— Kulturklik (@kulturklik) October 23, 2018
Hasier Larretxea bere liburu berria "Batzuen ametsak bertzeen zelai zulatuak dira" gaur Karrikirin (Iruñean) aurkeztu du. pic.twitter.com/gxe0SVCTKL
— Pamiela etxea (@Pamielaetxea) September 28, 2018