Batzuen ametsak bertzeen zelai zulatuak dira

Pamiela, 2018
Portada en alta resolución

IDAZTEA badela gibelera begiratzea.
Burua bueltatzea. Begirada antzaldatzea.
Idaztea bada egunero leihoak parez-pare
irekitzeko ariketa sanoa.

Sarna kanpora, ona barnera.

Idatziz, bizitzaren akustika
lerroz-lerro sintonizatzen dugu.

Idazketan, bizi gara.

Bizitza, jetzitako esne freskoaren gisan
eskuak bustitzeraino
isurtzen zaigu.

 

«Larretxearen erreferentzia eta heldulekurik gabeko hausnarketa atenporalak, errepikapenaren puruz, musika antzeko bat bihurtzen dira, letania bat ez dena zertan literalki ulertu. Horrek ahalbidetzen dio hats luzeko poemei arazorik gabe eustea, ideia batetik bestera modu lokabean salto egitea. Horrek bihurtzen du «Batzuen ametsak bertzeen zelai zulatuak dira» interesgarri eta gustagarri. Ez dut esan bihotz-hunkigarri, ezta zirraragarri. Baina liburu honek badauka atrebentzia, eta konpromiso bat agertzen du poesiarekin. Poesia bada hitzei esanaraztea orain arte esan ez dutena –ordena aldatuz, esanahia sublimatuz–, hau poesia da.»

 

Igor Estankona

 

«Idazlea Nafarroakoa da, Baztanekoa hain zuzen ere. Bizi, ordea, Madrilen bizi da. Eta bere bizitza pribatuari dagokion datu hau poemetan planteatzen duen jarreraren adibidea izan daiteke, poesia gizakiengan ezinbestekoak diren kontraesan eta paradoxen gainean eraikitzen baitu. Izan ere, idazleak ezin du gizakien existentzia ulertu, gizakia bera murgildurik aurkitzen den kontraesan horiek aditu gabe. Identitatearen arazoarekin ager daiteke paradoxa hau, norberaren identitatea aurkitzeko askotan erroei loturik gaituzten hariak moztu behar baitira. Erroak, beraz, norberaren identitatea indartzeko baliagarriak izan beharrean, identitate hori garatzeko oztopo suerta daitezke pentsatzen den baino gehiagotan. Antzeko gauza bat gertatzen da memoriarekin. Memoria derrigorrezkoa begitantzen zaio poema hauetako subjektu poetikoari, memoria horrekin kito egiteko baino ez bada ere. Kontraesan eta paradoxa hauek beste gai batzuetan ere agertzen dira, adibidez erru-sentimenduan edota historia kolektiboan. Testuak antolatzeko baliabideak direla-eta, oso nabarmena da Larretxeak adierazpide hanpatuetarako duen joera, barrokoa baita oso.»

 

Javier Rojo

 

 

Batzuen ametsak bertzeen zelai zulatuak dira liburuaren aurkezpena

 

 

Karrikiri liburudendan (2018/09/28)

 

 

Batzuen ametsak bertzeen zelai zulatuak dira hedabideetan 

 

 

Miren Mindegiaren artikulua Diario de Noticias egunkarian (2018/09/29)

Nerea Altzurirekin Xorroxin irratian (2018/10/01)

Xaloa Telebistan (2018/10/08)

Ane Eslavaren artikulua Berria egunkarian (2018/10/18)

Leire Palaciosekin Bizkaia Irratiko «Irakurrieran» saioan  (2018/11)

Yolanda Mendiolarekin ETB-ko «Artefaktua» saioan  (2019/11/19)

Batzuen ametsak bertzeen zelai zulatuak dira liburuaren erreseinak

 

 

Javier Rojo El Correo egunkarian (2018/11/17)

Igor Estankona Argia aldizkarian (2019/01/27)

 

Batzuen ametsak bertzeen zelai zulatuak dira sarean

 

 

 

 

 

 

 

 

Hegalak betidanik izan dira gure zigorra.

Pamiela, 2018
  • 95 páginas
  • 13 euros


  • Lehendabiziko edizioa: 2018ko iraila

  • 978-84-9172-062-