Larremotzetik

Erein, 2014
Portada en alta resolución

Trenco una branca.

ANIMIC

Jatorriaren sinesmen markak begi bazterretan zelatari izanen ditugu iraganeko errestoak sendatu eta garbitzera iristen ez bagara. Nora joaterik jakinen bagenu, nondik gatozen asmatzerik genuke. Iturburu oro argiztatuz gero, gure egin ditugun lelo, ereserki, eta melodien durundak ulertu eta aldarrikatzera iritsiko ginateke. Bizitzan emandako lehen pausoetara buletatzerik bagenu. Haurtzaroko arriskurik gabeko oihartzunean ezinezkoa zitzaigun erortzea, zelatan genituen amaren esku leunek zuzentzen baitzuten erorketarako joera hura. Hitzek isiluneak baino eragiten ez dituztenean, azken hitzaren lehen sententzia mahai gaineratzen da. Zirrikitu (berri) bat, ireki berria den amildegiaren islaren zirrimurra, egurrezko mahai zaharkitu marradunean.

 

Inguru ederrean jaiotzea egokitu zitzaion Hasierri. Begientzat ederra bezain pertsona sentsibleentzat gordina den inguru batean. “Baso hertsietan aita eta osaba aizkolariekin galdu izan naiz. Aizkorakaden oihartzuna, adar arteko iluntasunaren erreflexua zen”.

Hasierren izaerarako, latza zen herri giroko gordintasun hura. Distantzia behar zuen. Distantzia fisikoa aurrena. Madrilera joan zen bizitzera. Eta literatura hartu zuen sendagai: “Landa ingurunean, salbu mantendu ninduen bular-oskola zen literatura”.

Giro hari lotua dago, ordea, betiko; harako Prometeo hura bezala, Baztango mendi eder haiei katez lotua. Zilbor-hestea moztu behar zuen. Oroimenaren mamuak astindu idazketarekin. Larremotzetik larre zabaletara jauzi egin.

Sentsibilitate mindu baten autobiografia da emaitza. “Aitak egurrarekin eratzen dituen irudi eta formak hitzekin eratzen saiatu naiz”.

 

Larremotzetik-en erreseinak

Larremotzetik-en elkarrizketak

Larremotzetik-en aurkezpenak:

 




Nora joaterik jakinen bagenu, nondik gatozen asmatzerik genuke.

Erein, 2014
  • Azal-hegalezko paper-azala
  • 139 páginas
  • 16 euros


  • Lehendabizikoa: 2014

  • 978-84-9746-668-4